Logo
119

Zerbitzuak

Zure egonaldian aldea egiten duten xehetasunak

Gurekin erreserbatzearen abantailak

Prezio bermatu onena - Deskontu esklusiboak

Prezio bermatu onena - Deskontu esklusiboak

Gosaria prezio esklusiboan

Gosaria prezio esklusiboan

%50eko deskontua aparkalekuan

%50eko deskontua aparkalekuan

Utz iezaguzu guztiaz arduratzen

PUERTA DE BILBAO HOTELEAN ZURE AURREIKUSPENAK TXIKI UZTEN SAIATZEN GARA, ETA XEHETASUN GUZTIEZ ARDURATZEN GARA, ZURE BEHAR BAKOITZA BETETA EGON DADIN.

Jateko zure beharrak asetzeko, jatetxe bat eta chill out terraza bat ditugu, askotariko plater zaporetsuekin, denetariko buffet gosaria barne. Erlaxatzeko uneen bila direnentzat, berriz, gure igerilekua babes ezin hobea da udako hilabeteetan freskatzeko. Horrez gain, gure instalazioek bilera- eta ekitaldi-aretoak dituzte, konferentzia eta ospakizun berezietarako apropos-aproposak.

Gure zerbitzuak

  • 24 orduko harrera

    24 orduko harrera

  • Jatetxea

    Jatetxea

  • Aparkaleku pribatua

    Aparkaleku pribatua

  • Terraza kanpoan

    Terraza kanpoan

  • Aire zabaleko igerilekua (udako denboraldian irekia)

    Aire zabaleko igerilekua (udako denboraldian irekia)

  • Ordainpeko tindategia eta garbitegia

    Ordainpeko tindategia eta garbitegia

  • Auto elektrikoentzako kargagunea

    Auto elektrikoentzako kargagunea

  • Maletentzako kontsigna

    Maletentzako kontsigna

Aparkaleku pribatua kargagune elektrikoekin eta Tesla kargagailuarekin

IBILI AUTOAN ETA APARKATU LASAITASUN OSOZ

Hotelaren instalazioetan dugun parke estaliak (2,40 m-ko altuera du) zure egonaldian ibilgailua babestuta duzula jakitearen lasaitasuna eskaintzen dizu. Plaza zabalak eta puntako segurtasun-neurriak ditu, eta zure autoa esku onetan egongo denaz ziur egon zaitezke erlaxatu eta zure denbora gurekin gozatzen duzun bitartean. Gainera, kargagune elektriko estandarra eta Tesla autoentzako kargagunea ditugu.

Chill out terraza eta igerilekua

GOZATU EGUZKIPEAN GURE CHILL OUT TERRAZAN EDO FRESKATU IGERILEKUAN UDAN

Kanpoko gure igerilekua igeri egiteko toki bat baino askoz gehiago da. Oasi bat da, eta bertara jo dezakezu turismoa egiten edo lanean gora eta behera emandako egun luze baten ondoren giro goxo eta lasai batean merezitako atseden batez gozatzeko.

Kokapena

BEHAR DUZUN GUZTITIK HURBIL ETA BILBOKO FUNTSEZKO GUNEETARA ERRAZ HELTZEKO MODUAN

Oso ondo komunikatuta gaude. Horri esker, hiria eta bere inguruak erraz zapaldu ahalko dituzu. BEC - Bilbao Exhibition Centretik 10 minutura dago oinez, aireportutik 16 kilometrora eta metroaren Ansio geralekutik 950 metrora; 10 minututan Bilbon egon zaitezke.

Pertsonalizatu zure egonaldia

ZURE EGONALDIA, NEURRIRA

Bidaiari bakoitza ezberdina da, ondo dakigu hori. Horregatik, pertsonalizatutako zerbitzuak jartzen dizkizugu eskura, Puerta de Bilbao Hotelera egindako zure bisita esperientzia paregabea izan dadin.